SARERATUTAKO EDUKIAK
Liburuak eta audioak
Zerrenda honetan, sarean argitaratuko ditugun liburu eta audioen loturak igotzen joango gara. Denontzat irakurgai edo entzungai
- Mundualdi bat zatikaEgilea: Xabier Amuriza. Etxano jaioterriari nire mundualdia gehien eta barruren markatu duenari Ez dakit «bizitza» eta «mundualdia» sinonimo zehatzak diren. Badakit mundualdiak bizitza barne hartzen duela, baina alderantziz ez nago ziur. Batera nahiz bestera izan, nik bietaz, «neure bietaz», asko idatzi dut. Erretiroaren betegarri atsegin bat izan da idatzi dudan guztitik pasarte neuretzat esanguratsu batzuk… Gehiago irakurri »Mundualdi bat zatika
- Etxepare jalgi hadi baturaEgilea: Xabier Amuriza. «Zergatik ez didazu liburu bat dedikatzen?» esan zidanari Etxepare, jalgi hadi batura izeneko liburua 2021ean argitaratu nuen, autoedizioan. Liburuen eskaria amaitua denez gero, egoki iruditu zait webgunera igotzea, Etxepareri gutun atzeratua izeneko saiakeraren ondora. Irakurtzen jarraitzeko, jaitsi ezazue liburua honako botoi hauen bidez:
- Aditza sahiesbidetikEgilea: Xabier Amuriza. Aditza menperatu ezinik dabiltzan ikasleeieuren dorpetasuna ote den dudatzeraino Haizeak darama, haizeak dakar. Batzuetan. Haizeari entregatzen diot aditza, itxaronez ezen, bueltan ekartzerik pentsatuko balu, tresna baliagarriagoa izango dela. Kontua ez da euskara erraza, baizik euskaraz erraz egitea. Dakiguna edo ikasi duguna «kostata» egitearen erantzule nagusia aditza da. Baldin aditza ez askatzen, aditzak… Gehiago irakurri »Aditza sahiesbidetik
- Enaiz banaizEgilea: Xabier Amuriza. Ez haut buruan erabiliko baizik zintzilik iltzean. Iltzea, berriz, josiko diat nik dakidan bihotzean bizi naizela biontzat eta berarentzat ni hiltzean. Liburu posible hura nire buruan itzulka hasi zenean, zalantza luzea izan nuen: «Enaz banaz» ala «Enaiz banaiz»? Orain, 25 urteko distantziatik, pentsatzen dut eta sentitzen dut ona izan daitekeela zalantza hura… Gehiago irakurri »Enaiz banaiz
- Herrenaren mendekuaEgilea: Xabier Amuriza. Pablo Barrio idazle eta antzerkigile estimatuari. Nire «Orain ezin naiz hil» interneteko eleberritik «Ahabdul herrenaren mendekua» pasartearen antzerkirako lehen moldaketa egin zuenari. Esker onez eta maitasunez. PERTSONAIAK: DULTZIN: Gizonezko herren adintsua. LUGAN: Apaizgai mutil gaztea. AMA: Apaizgaiaren ama. Pasarte labur bat. APAIZA: Pasarte oso labur bat. Irakurtzen jarraitzeko, jaitsi ezazue liburua honako… Gehiago irakurri »Herrenaren mendekua
- Txinpantze maiteminduaEgilea: Xabier Amuriza. Zirriborro bat: Bilbo Zaharra Euskaltegiari betirako esker onez. 2021. urteko Klasikoen Irakurketan Etxepareren 1) Hiru aktore nahikoa izateko moduan eratua. Aktore bakoitzak pertsonaia ezberdinak egiteko moduan. 2) Txinpantzeekiko pasarteak pantailan ikusteko moduan prestatu eta txertatu beharko dira. Era posibleak: a) Marrazki bizidunak, ahotsak ere grabaturik. b) Marrazki hutsak, aktorearen ahotsari jarraituz. c)… Gehiago irakurri »Txinpantze maitemindua
- Etxepareri gutun atzeratuaEgilea: Xabier Amuriza. Bilbo Zaharra Euskaltegiari betirako esker onez. 2021. urteko Klasikoen Irakurketan Etxepareren iragarletzat hautatu ninduten. Ekimen hura izan ez balitz saiakera hau ez zen gauzatuko. Hitzaurrea: Aspaldiko Bernat! Banuen gogoa zuri gutun bat idazteko. Zu 80 urtez bizi izan zinen. 1480-1560. Ni banindoan 80an aurrera, eta pentsatu nuen: «Oraintxe duk unea!». Uneari berriz… Gehiago irakurri »Etxepareri gutun atzeratua
- Irribarre batEgilea: Xabier Amuriza. Hainbeste iritzi eta diskurtsoren artean aringarri atsegin bat eskertuko luketenei. Hitzaurrea: Irribarre bat eragin nahi duten kontakizun hauek euskaldunen ingenioa dute oinarri nagusi. Neure bizitza luzean, asko jaso izan dut iturri ezberdinetatik. Iturri bat neure burua izan da, jakina. Idatzi ere hainbat egin izan dut han-hemen, adibidez, Egin egunkariko Herri eta irrri… Gehiago irakurri »Irribarre bat
- Lehoiaren begiradaEgilea: Xabier Amuriza. «Lehoiaren begirada» honek, beste zenbait testuren artean, Berria egunkarian, «Pascalen esferatik» izeneko zutabean idatzi nituen kolaborazioak ditu oinarri. Testuak dezente birmoldatuak izan dira, batez ere «Lehoiaren kantua» izeneko poemak. Asko eskertzen dut Berriak eman didan askatasuna. Eta bihoa eskaintza ere berarentzat, eragozpen ez gutxi kostatuak trebeki gaindituz, mundua euskaraz ematen digulako egunero.… Gehiago irakurri »Lehoiaren begirada
- Harrien mintzoaEgilea: Xabier Amuriza. Bere lagun handi bihurtzeko zortea izan nuen Erramun Gametxo pentsalariari. Bizi guztia ideia baten-batzuen inguruan emanik, merezi besteko arretarik jaso gabe joan zenari. Premia gabeko hitzaurre bat. Nire denbora oroimena da. Hau nahiko beterik dago, baina denborak etortzen jarraitzen du. Eta etorri ahala bete ezik, denbora zama bihurtzen da. Baina adinak ez… Gehiago irakurri »Harrien mintzoa