Skip to content

Mundualdi bat zatika

Egilea: Xabier Amuriza.

Etxano jaioterriari

nire mundualdia

gehien eta barruren

markatu duenari

Ez dakit «bizitza» eta «mundualdia» sinonimo zehatzak diren. Badakit mundualdiak bizitza barne hartzen duela, baina alderantziz ez nago ziur. Batera nahiz bestera izan, nik bietaz, «neure bietaz», asko idatzi dut. Erretiroaren betegarri atsegin bat izan da idatzi dudan guztitik pasarte neuretzat esanguratsu batzuk hautatzen joatea. Horrek ez du esan nahi garrantzitsuen guztiak hemen daudenik. Iritsi naiz une batera non neure buruaren garrantzia ez baitzait askorik interesatzen. Soil-soilik, neure izatearen, hots, neure pentsamenduen eta sentimenduen erretratu bat nahi nuen. Edo argiago esateko, ez nuen jakinki hori bilatzen, baina horixe atera da. Esan dezaket, beraz, Mundualdi bat zatika neuretzat idatzi dudala eta neure oroimenaren espresioa dela. Horrela, «oroitzen naizena naizenez gero», badut bitarteko on bat naizena eta naizenaren kontzientzia berritzeko, nahi dudan noiznahi. Horixe baita bizitza baten eduki nagusia. Analogiak beste norbaiti balio badio, poz erantsi handi bat izango da, baina ez da horretarako egina izan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude