Skip to content

Txinpantze maitemindua

Egilea: Xabier Amuriza.

Zirriborro bat:

Bilbo Zaharra Euskaltegiari betirako esker onez. 2021. urteko Klasikoen Irakurketan Etxepareren

1) Hiru aktore nahikoa izateko moduan eratua. Aktore bakoitzak pertsonaia ezberdinak egiteko moduan.

2) Txinpantzeekiko pasarteak pantailan ikusteko moduan prestatu eta txertatu beharko dira. Era posibleak: a) Marrazki bizidunak, ahotsak ere grabaturik. b) Marrazki hutsak, aktorearen ahotsari jarraituz. c) Estra-talde mozorrotu batek aurretik grabatua. e) Beste era bat? Pentsatzeko. Benetako txinpantzeen eszenak ere garrantzitsuak izan daitezke, uneen arabera.

3) Indikazioak ez dira asko zirriborroan. Bertsio definitiboan xehetasun gehiago eta zehatzagoak behar dira.

4) Testua lau ekitalditan banatua da. Beharbada, ekitaldiak eta ekitaldi barruko eszena batzuk laburtu beharko dira, denboraren arabera.

5) Protagonista txinpantzeekin bakarrik dela garatzen diren eszenetan, bai testuak, bai euskarri bisualak konprimitu daitezke, ematen zaizkien soluzioen arabera. Seguruenik, konprimitu «beharko» dira.

I. Ekitaldia:

1) SINBUS, GARDINA

SINBUS:      (Gardina, bulegoan. Sinbus sartu eta galdetu). Gardina!

                     Txinpantze  batekin maitemindu al daiteke?

GARDINA:Txinpantzea izan behar al du derrigor?

SINBUS:      Hiru lagun gauden erreserba batean, zer beste aukera dago, zu

                     eta hirugarrena senar-emazteak izanik?

GARDINA:  Sinbus! Nire erantzuna balitz baietza, zein litzateke emaitza?

SINBUS:      Lasaitasun integral bat.

GARDINA:  Txinpantze batekin?

SINBUS:      Galdera neuk egin dut.

GARDINA:  Ba, zientzilari moduan, prest nago datua jasotzeko.

SINBUS:      Datua?

GARDINA:  Datu interesgarria. Fenomeno inedito batek beti merezi du

                     obserbazio bat.

SINBUS:     Printzipioz, beraz, ez duzu ideia arbuiatzen.

GARDINA: Zientzilariok ezin dugu ezer arbuiatu printzipioz.

SINBUS:     Hau poza! (Badoa).

GARDINA: Sinbus! Zure txinpantze hori … emea al da?

SINBUS:     Hortxe dago koska!

GARDINA: Koska?

SINBUS:     Arrak oraindik ez dira konturatu.   

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude