Skip to content

Enaiz banaiz

Egilea: Xabier Amuriza.

Ez haut buruan erabiliko baizik zintzilik iltzean. Iltzea, berriz, josiko diat nik dakidan bihotzean bizi naizela biontzat eta berarentzat ni hiltzean.

Liburu posible hura nire buruan itzulka hasi zenean, zalantza luzea izan nuen: «Enaz banaz» ala «Enaiz banaiz»? Orain, 25 urteko distantziatik, pentsatzen dut eta sentitzen dut ona izan daitekeela zalantza hura alde bietara ebatzita uztea. Beste arrazoi batzuk ere badira, baina uste dut bat hori nahikoa dela.

Ez da agian beharrezko, baina, badaezpada, ohartarazi nahi dut «itzulpen» honetan ageri den errealitatea eta hari buruzko iritzi eta balorapenak orain 25 urtekoak direla.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude