Skip to content

Irribarre bat

Egilea: Xabier Amuriza.

Hainbeste iritzi eta diskurtsoren artean aringarri atsegin bat eskertuko luketenei.

Hitzaurrea:

Irribarre bat eragin nahi duten kontakizun hauek euskaldunen ingenioa dute oinarri nagusi. Neure bizitza luzean, asko jaso izan dut iturri ezberdinetatik. Iturri bat neure burua izan da, jakina. Idatzi ere hainbat egin izan dut han-hemen, adibidez, Egin egunkariko Herri eta irrri izeneko kolaborazioan. Liburu honetan birmoldatze eta selekzio handiak egin ditut, unibertso zabal horri  kontakizunen forma berdintsu bat emanez.

«Umorea» esan ohi dena sarritan barrea edo barre-algara bilatzen duten pasarteekin bat egiten da. Ni, kasu honetan, txiste antzeko jeneroa bahetzen saiatu naiz. Izan ere, uste dut kalitatezko umorea irribarrea sortzetik neurtu behar dela, nahiz eta, tarteka, barre-algara bat ondo etorri. Barre jarraitua komikoen zelaia da.  Niri ingenioa interesatzen zait.

Lehen kontakizuna –Zein ongi bizi zen Ulises ondorengo atal guztien sintesi moduko bat da, ordu eta laurden inguruko emanaldi batera ekarria. Pasarte batzuk hurrengo ataletan berriz agertzea bidezko da, haietatik atereak izan baitira kontakizunera. Horrelaxe uztea erabaki dut, kontatzeko era ezberdinak direla pentsatuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude