Skip to content

Hau ere gertatu zen

Egilea: Xabier Amuriza.

Apaiz garaian ezagutu nituen
kide borrokalariei
eta beste maila bateko
lagun maitagarriei

ZORTZI EGUNEKO MEZA BAT

Bizkaiko txorien herri batean, kanpandorreko lau kanpaietako hirugarrenak igande goizeko lehen zortziak jo zituenean, apaiza prest zegoen sakristiatik aldarera irteteko. Meza-sarrera ziragarten hiru dandak entzun behar zituen, baina sakristauak ez zion tiratu elizpean dingilizka zegoen sokari. Apaizak, mezako jantzita, zain zerraien, eta minutu batera, bigarren zortziak entzun ziren erloju-kanpaian. Sakristauaren absentzia serorak bete behar zuen, baina biak falta ziren, antza, batera gaixotzeko zeukaten maniagatik. Akolitoak ere falta ziren. Hauen atzerapena ez zen hain ohigabea, bideko txoriengatik edo kaleko katuengatik. Apaizak, mezarik solemneenetan bezala, sakristiako ate ostean zegoen argi-koadroko giltza guztiei eman zien, eta irtetea erabaki zuen. Aldarera iristean, gorantz begiratu zuen, begiak sakristiako erdi-ilun hezetik elizako argiztapen biziegira egokitzeko. Begirada jaistean, argiaren miraria aurkitu zuen. Eliza, hutsik! Ez zegoen inor!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude