Amurizak bertsolaritzari eta, oro har, euskal kulturari egindako ekarpenak nabarmendu dituzte Olaso Dorrea fundazioak eta Bergarako Udalak.
Xabier Amurizak (Etxano, Bizkaia, 1941) jasoko du III. Monzon-Ganuza Euskal Utopikoei Saria. Amurizak «Euskal Herriari, euskal kulturari eta euskarari» egindako ekarpena nabarmendu dute Olaso Dorrea fundazioak eta Bergarako Udalak. Saria emateko ekitaldia martxoaren 16an egingo dute, Bergarako Seminarixo aretoan (Gipuzkoa).
Bergarako alkate Gorka Artolak eta Olaso Dorrea fundazioko presidente Iratxe Esnaolak adierazi dute 1980ko hamarkadan «berritasun handiak» eraman zituela Amurizak bertsogintzara, eta egungo bertsolaritza ezingo litzatekeela ulertu hark egindako ekarpenak kontuan izan gabe: «Bai hizkera arloak, bai bere irudia eta metafora-mundu poetikoaren erabilerak eta, oro har, bertsoak egituratzeko moduak iraultza suposatu zuten bertsolaritzan». Era berean, gehitu dute euskara batua bertsolaritza txapelketetara eraman zuela…
Elkarrizketa bere osotasunean, hemen irakurri (BERRIA.EUS): https://www.berria.eus/albisteak/224380/xabier-amurizak-jasoko-du-iii-monzon-ganuza-saria.htm