Skip to content

Xabier Amuriza: “Nahiko ondo definitzen nau utopiko hitzak”

Xabier Amuriza idazle eta bertsolaria elkarrizketatuko dugu Hamaika Telebistan. III. Monzon-Ganuza saria jaso berri du Bergaran Olaso Dorrea Fundazioaren eskutik. “Pozik” hartu du saria, eta dio utopikoa hitzak “nahik ondo” definitzen duela: “Halako babes eta kariño bat sortu da gai horren inguruan, eta horrek ematen du poza”.

Bere ibilbide politiko eta konprometitua izan du hizpide Amurizak: “Garai garratz eta gogorrean geunden, eta gaztetasuna, ilusioa, utopia eta idealismo pixka bat genuen”. Nabarmendu du garai hartan indar handia zutela abadeek, nahiz eta minoria izan: “Gutxiengo handia ginen”. Hain zuzen, ere bizitzako arorik oparoenetakoa abadetzakoa izan zela dio, hiru urte eta erdi horietan egin zuten “iraultza txikiarengatik”: “Munduari heltzen ikasi nuenetik ari naiz fronte horretan: Euskal Herriaren eskubide nazional, politiko eta sozialen alde”.

Elkarrizketa bere osotasunean, hemen irakurri (ARGIA.EUS): https://www.argia.eus/multimedia/elkarrizketak/xabier-amuriza-pozgarria-izan-da-saria-jasotzea-utopiko-hitzak-ondo-definitzen-nau

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude