Egilea: Xabier Amuriza.
Aditza menperatu ezinik dabiltzan ikasleei
euren dorpetasuna ote den dudatzeraino
Haizeak darama, haizeak dakar. Batzuetan. Haizeari entregatzen diot aditza, itxaronez ezen, bueltan ekartzerik pentsatuko balu, tresna baliagarriagoa izango dela. Kontua ez da euskara erraza, baizik euskaraz erraz egitea.
Dakiguna edo ikasi duguna «kostata» egitearen erantzule nagusia aditza da. Baldin aditza ez askatzen, aditzak euskara itoko. Haizeak ez luke huts egin behar, baina desioak kontrako beldurra ere bere gain darama. Aldaketa garrantzitsuen denbora luzea izaten da. Batzuetan, gertatzen dira. Sarritan, ez dira gertatzen. Haizearen mende gaude.
Irakurtzen jarraitzeko, jaitsi ezazue liburua honako botoi hauen bidez: