Egilea: Xabier Amuriza.
Bilbo Zaharra Euskaltegiari betirako esker onez. 2021. urteko Klasikoen Irakurketan Etxepareren iragarletzat hautatu ninduten. Ekimen hura izan ez balitz saiakera hau ez zen gauzatuko.
Hitzaurrea:
Aspaldiko Bernat!
Banuen gogoa zuri gutun bat idazteko. Zu 80 urtez bizi izan zinen. 1480-1560. Ni banindoan 80an aurrera, eta pentsatu nuen: «Oraintxe duk unea!». Uneari berriz ere joaten utzi izango nion, Bilbo Zaharra euskaltegiaren gonbita iritsi ez balitz, zutaz zerbait idatz nezan, hitzaldi baterako. Hari bati tira, besteari bultza, pentsatu nuen: «Hemen saiakera bat egon zitekek». Gutuna baino gehiago, beraz. Azkenean, saiakera baino zerbit lateralagoa atera zen. Jolas bat. Orduan pentsatu nuen: «Zerbait idazteari baietz esana diodanez gero, zergatik ez oraintxe burutu zorioneko gutun, saiakera edo jolas hura?». «Jolasa», bai, niretzat horixe izan baita. Zure testuak neure baitatik pasarazi, eta ea zer inpresio uzten zidaten. Itxaroten dut gutun honek egun batzuetako entretenigarria emango dizula, zeren, beharbada, artean zutaz inork esan gabeak aurkituko baitituzu bertan…
Irakurtzen jarraitzeko, jaitsi ezazue liburua honako botoi hauen bidez: